XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontu kontari

Ongi konturatuak egongo zeratenez, Literatur Leiaketa askotxoren berri ematen det orri onetan.

Orain datorkidan au ezin utziko det atarian.

Ez litzake barkagarri izango.

Lehen jakin bear dezutena, Bilbaoko Udaletxeak antolatzen duena dala.

Tokia merezi du, noski.

Ta, beste gabe, emaitzadan leiaketa onetako oiñarriak.

Gabriel Aresti, amaikagarren ipui leiaketako baldintza edo kondizioak dituzu.

Edozein naziotako idazleak ar dezake parte.

Gai libreko ipuiak izango dira, baiña orijinalak eta len iñoiz argitaratu gabeak.

DIN A motako lau orritik amabostera bitarteko mania edukiko dute.

Orrialde bakarretik tarte bikoitzean mekanografiaturik egongo dira lanak.

Ipuiak, nola euskeraz, ala gazteleraz idatzirik egongo dira.

350.000 pezetako sari bat banatuko da, ta baita 200.000 pezetako akezesit biña ere, sariketaren mota bakoitzerako.

Ipuiak iru aletan aurkeztu bearko dira, azal itxian au bakarrik konstaraziz Gabriel Aresti XI. Ipui Leiaketa, egillearen iñolako aipamenik idatzi gabe; euskera edo gaztelera, eta ipuiaren izenburu edo lema.

Barruan, beste azal itxi batean, aipatutako datu oietzaz gain, egillearen izen-deiturak, elbide osoa, teleponoa, N.A.N.-aren, pasaportearen edo egoitza baimenaren zenbakia eta siñadura jakiñeraziko dira.

Ipuiak Bilbaoko Udaletxera, Kultura eta Turismo Saillera bidaliko dira, Gabriel Aresti Ipui Leiaketarako dirala adieraziz.

Epaimaiak, izkuntz mota bakoitzeko, literatur arloan entzute aundiko pertsonen artean izendatuak izango dira.

Beren emaitza apelaeziña izango da.

Ipuiak bialtzeko epea, 1993ko urriaren amabostean amaitzen da.

Oraindik balegoko zertazitzegiñ, baiña orain badakizute jakiteko gusia.

Ezertan zalantzarik duenak, galderak egin bitza Bilbaoko Udaletxean, Kultura eta Turismo Saillean, naia beteko duen itxaropen osoarekin.

Aukera bat geiago zaletasun au dutenentzat.

Ezin esango degu beintzat gaurko egunean komenentzirik ez dagoela, urte luzeetan aundirik izan ezpadegu ere.

Esan bearrik eztago, aukera ona dagoen tokian sortu egiten dirala baliozko gizonak.

Ori egin ezkero berriz, pozak zoratzen egitazko euskaltzaleak.

Besterik ezpaidute nai.

Oso bide onetik dijoaz, Banku-Etxe, Udaltxe ta gaiñontzeko Akkarteak, bide ontatik.

Euskal Literaturak biotzez eskertuko ditu.

Danok nai genduken alkartasun izkuntza gaian, urruti badago ere, ez pentsa au bide txarra danik, koskak berdinduz joateko.

Zorion beroak Bilbaoko Udaletxeari!

Zoritxarrez, danaren bearrean izango gera, bururik jaso nai badegu.